EKONOMILARIENTZAKO MATEMATIKAKO GAIAK
Ekonomilarientzako Matematikako eskolak euskaraz ematen eta hartzen ditugunok arazo baten aurrean aurkitu gara: bibliografia gehiena erdaraz idatzita dago eta euskaraz dagoena, ez da egokitzen guk irakasten eta ikasten dugunarekin: horregatik, Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Fakultatean erabiltzen den Matematikako testuliburua euskarara itzultzea erabaki dugu: zuen eskuetan duzuen hau. Ikasketa plangintza berria dela eta, liburu honetan azaltzen diren gaiak lehen eta bigarren kurtsoetan ematen diren Matematikako ikasgaietan sakabanatuak daude, beste batzuk kanpoan geratzen direlarik. Dena den, oso baliagarria ikusten dugu testuliburu hau argitaratzea.
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa.