2017az geroztik Leitzako Udalean bildu eta aztertutako dokumentazioakinformazio ugari eman zuen Erdi Aroan herrian izan ziren bi dorreeiburuz. Bata zurezkoa zen eta erreka aldean zegoen, bestea, geroagokoa, harrizkoa zen, eta herrian berean eraiki zuten. Datu guztiakgenituen, baina nola uztartu liburu batean dokumentuen edukia etairakurleari Erdi Aroko bizimoduari buruzko jakin-mina piztu nahiaGakoa XIV. mendeko narratzaile bat orainaldira ekartzea izan da: Antso Beorietakoa, erregearen obretako maisua, dorreko lanetan buru-belarri aritutakoa eta herri hauetako berezitasunak ongi ezagutu zituena,ongi dokumentatua baitago askotan izan zela bazter hauetan.Dokumentazioen edukia zen Erdi Aroko bizimodua azaltzekokontakizunaren haria, hura baitzen osagai nagusia Erdi Aroa azaltzeko, baita hartan bizirauteko bizimoduaren gakoak ere: natura, basoa,harreman sozialakNafarroako historia ikuspuntu horretatik kontatzen duen lehenbizikolana da: Erdi Aroko maisu baten bizitza da muina, eta ematen direndatuek dokumentazioa dute oinarri. Bi gauza baizik ez ziren falta:protagonistak bere bizitzaren berri ematea eta egileak kontakizunaehuntzea.(Koloretako irudi ugarirekin)