«Ilargian kulunkantari" saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da"begia hezteko eta belarria goxatzeko", Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan,hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira.Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa...) eta hondo argien gainetiknabarmentzen diren irudi ezagunetan, kantatzeko eta kontatzeko bilduma hau erreferente bat da Haur eta Lehen Hezkuntzan 0-3 urte bitartekohaur askoren aurreirakurketaren bidean.Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villanen eskutikdatorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadazeta tonalitatez hornitua, ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoakdira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian:marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren berarenukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpenliterario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da,bi aldeak uztartzea, sortze prozesua bideratzea, eta, azkenik,argitalpenaz arduratzea.Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetikosoil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nolairakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahalabertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da.Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean.Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira,zenbaturiko silabekin, bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan,neurturik, erritmoaz eta errimaz, lehenengo urteetatik hasita moduautonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezenpentsatuta daude.