Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxakhondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haiengagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokikobihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizunbarregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainiara egindakobisita batean kontatu zigunez, gero eta gehiago landu nahi dute haiekhari gorria deitzen dutena, hau da, liburuki akoitzaren amaieranzenbait orrialdetan garatzen den hari edo bilbe landuago hori.Seigarren emanaldi honetako hari gorria Barne bidaia da, eta Bigak oso bidaia berezia egingo du Biff barrutik nolakoa den eta hainharroputza zergatik den antzemateko.'Biga' fenomenoa zabalduz doa euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz ere, eta horren adibide dira hizkuntza horietan saldutako 25.000 aleakbaita zaletuek bidaltzen eta gure sareetan argitaratzen ditugundozenaka irudiak ere. Gainera, jatorrizko diseinuari jarriki,seigarren liburuki honetatik aurrera fosforito pantoneko tinta berezibatez inprimatuko dira komikietako azalak.