Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egitenikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agianhurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haurzein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak,kaleak, teilatuak Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izaraartean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoakesnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriarendirdaiarekin liluratzea.Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonistatxikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituensentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositakotestu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumeanabarmenaraziz.
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa.