"2023KO MIGUEL DE UNAMUNO XXIV. SAIAKERA SARIA". Saiakera honetan,egilea Euskal Herriko sekularizazioaren gertakarira hurbiltzen da bere dimentsio nabarmen batzuetara. Euskal gizarteak denbora laburreanerlijio-eremuan izan duen aldaketa ondo jasota eta interpretatutadago. Alde batetik, sakoneko prozesuak berrikusten dira. Bestetik,prozesu hauek esperientzia biografikoarekin eta pertsonalarekin lotzen dira. Erlijio katolikoan errotutako gizarte batetikerlijio-bizipenean interesik gabeko beste gizarte batera igarotzeamodu deskriptiboan ederto kontatzen da, bereziki sekularizazioarenfenomenora lehen aldiz hurbiltzen denarentzat. Eta deskribapen horisakonago ulertzeko analisi egokiekin osatzen da.Lan didaktiko bezain argi honek ezin ditu sekularizazioaren fenomenoaeta dimentsio guztiak agortu, fenomeno hori oso konplexua eta adaraskotakoa baita, baina Euskal Herriarekin zerikusia duten prozesu etagertaeren selekzioa oso egokia da. Gainera, egileak sekularizazioarenprozesu konplexua interes ezberdineko publiko anitz eta zabal bati era argian hurbiltzen dio. Sekularizazio-prozesu horrek etorkizuneanizango duen dinamika zabalik dago, zeren eta, oro har,sekularizazio-prozesua Europan bakarrik sustatu da, baina, nolanahiere, Euskal Herrian bizi izan duen metamorfosia maisuki azaltzen da.