Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte liburua jatorrizkoaren hirugarren edizioa da. Edizio horretan, aurreko argitalpenak hedatu eta berrikusi dira, hirien garapenaren nazioarteko historia azalduz, hasiera-hasieratik Industria Iraultzara arte. Ongi errotutako liburu honek aurreko bi edizioetako informazio-maila altuari eusten dio, eta 5.000 urte inguruan hiriek izan duten jardueraren emaitza fisikoak deskribatzen ditu. Hazkunde organikoko hiri planifikatugabeen kontzeptua azaltzen eta garatzen du, hiri-formaren eragileen arabera moldatutako hiri planifikatuei kontrajarririk. Edizio berriari bi kapitulu bakarrik erantsi zaizkio. Horietako bat Ekialde Hurbileko hiri islamikoei buruzkoa da, kultura islamikoaren jatorritik hasi eta historian izan duen bilakaera arte. Bestea luze eta zabal ari da Espainiari eta beraren inperioari buruz, eta han azaltzen ditu Errenazimentuko hirigintzaren ezaugarri orokorrak, Espainiak Latinoamerikan zuen inperioaren jatorri hiritar eta soziala eta hango hirien sorrera eta hasierako garapena.