Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urteluzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako batgertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historianazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztienerrua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelakoorbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten.Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzeakonkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipeneta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil,erlijioso eta militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleeieragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutakoaberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarrazuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik etagastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozeinbaliabide erabilita ere.Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroarenzerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: "Antilletan galdurik".Hala ere, abenturazale, mertzenario, gobernadore eta piraten anabasahartan (Francisco Garai, Katalina Erauso, Bizente Ikuza edo MixelEtxegorria, besteak beste), askatzaileak eta koroaren aurkamatxinatuak ere izan baziren, atrebentzia hura beren biziaz garestiordaindu zutenak, hala nola Lope Agirre edo Xabier Mina, zeinakEspainian gaizkiletzat eta Ameriketan heroitzat hartu baitzituzten.Era berean, ez dugu ahaztu nahi izan Ameriketako jendea, hala nolaLeftraru, Caupolican edo Lemba bezalako errebeldeak, espainiarreiaurre egin zietenak beren etxeak, familiak, bizimodua eta askatasunababestearren, nahiz eta beste askotan bezala kukuak oker jo zituen.