Ikasketa-planetan, konstituzio-zuzenbidea zuzenbideko lehen ikasturteetan kokatu ohi da. Horrenbestez, ikasle horiek ulertzeko erraza den kontsulta-testua behar dute. Gaur egun eskura dauden testuliburu asko onak dira, baina guztiak ez daude pentsatuta neurri handian bere kabuz lan egin behar duen ikaslearentzat. Hori dela eta, Espainiako konstituzio-zuzenbidea ezagutzen ez duen ikasleari zuzenbide hori apurka-apurka ezagutzeko aukera eman nahi izan dio egileak. Bere asmoa ikaslearen lekuan ipintzea eta gaia ikasten laguntzea izan da, hasieratik hasita, aurretiazko ezagutzak alde batera utzita, legegile eta pertsona moduan garatzeko trebakuntza-prozesuaren barruan. Eskuliburuak bi liburuki izango ditu. Hau lehenengoa da, eta konstituzio- historia, iturrien sistema eta Espainiako konstituzio-sistemaren printzipioen inguruko guztia biltzen du, baita oinarrizko eskubide eta askatasunen teoria ere (Konstituzioaren «atal dogmatiko» deitzen dena). Bigarren liburukian konstituzio-organoen eta estatuaren lurralde-antolaketaren inguruko guztia jasoko da, hau da, oinarrizko arauaren «atal organiko» deitzen dena.