Hau da hau ezustekoa! Mapatxeena izandako etxera auzokide berri batiritsi da. Pinpirin eta gainerako auzokideek (pinguino erregeak,koartzek eta untxiek) bisitan joatea erabakiko dute. Zipotzek, ordea,halaxe izena duela jartzen baitu postontzian, hotz samar hartuko ditu. Lanpetuta dago, eta ez du ulertzen zer dela eta ezagutu behar dituenauzokideak eta haien lagun egin…, Zipotzek ez du lagunik!Nahiago ditu lokatz-putzuak, arrain ustela edo zuloak egin.Pinpirinek, baina, ideia ezin hobea izan du: Zipotzek praktikatu eginbehar du bisitak jasotzen ikasteko!Josephine Markek 'Txangoan Txiripaz' (Astiberri, 2023) idatzi zuen,eta orain berriz disfruta dezakegu egile alemanak horren berea duenmarrazketaz, pertsonaia bitxiez eta hainbat interpretazio-geruzaeskaintzen dituen istorio batez. 'Zipotz' egokitzapen bat da,oinarrian alemanez idatzitako Der 'Bärbeiss' gazteentzako liburuezagunak baitauzka, Annette Pehnt idazleak idatziak eta Hans Christian Andersen sariaren irabazle Jutta Bauer-ek ilustratuak. Liburu horiekez daude ez euskaraz eta ezta gaztelaniaz ere. Josephine Markek komiki goxo bat sortu du, oso gustagarria Tove Jansson egilearenmumindar-zaleentzat.Istorio honetan kontatzen zaigu nola iristen den Zipotz—,guztiengandik aldenduta bizi den erretxina—, Pinpirinalai eta atsegina bizi den komunitatera, hori guztia umore etasentiberatasun handiz. Desberdina izanik, talde berri batera egokitueta bertan integratzeko zailtasunak dituen edonoren istorioa izanliteke.