Genetika-lanen sorreraz, bilakabideaz eta etorkizunaz mintzo zaigu F. Jacob: «Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Ikusiko dugu, orobat, nola diharduten biologoek, nola heltzen dioten ederrari eta egiari, ongiari eta gaizkiari». Genetikaren inguruko azalpen apainen haritik, ordea, munduko gatazka bizien erdira dakar Jacob-ek zientzia. Leporatu ohi zaion hoztasun eta urruntasunetik, giza auzien plazara datorkigu jakintza. Izan ere, hankaz gora jarri ditu aurrerapenak gizartearen hainbat sineste eta balio oso sustraitu, baina gainazpikatze horrek ez du esan nahi, Jacob-en ustez, elkarren aurka daudenik zientziaren aurrerabidea eta giza jokaera zintzoa: «Gizadiaren arrisku nagusia ez da jakintzaren garapena, ezjakintasuna baizik».
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa. |
Tilaa jouluksi viimeistään 27.11.2024. Tuote ei välttämättä ehdi jouluksi.