Molde guztiak hautsi ditu Joan Mari Irigoienek eleberri honetan, irakurlea batzuetan irriz, besteetan barrez jartzeko asmoz. Pertsonaia xelebre eta karikaturazko batzuen bitartez, komedia gisako istorio txoro bezain airosoa kontatzen digu ""Kalamidadeen liburu"" honetan, eta aldi berean gizartearen gaineko fartsa sano, lotsagabe eta kritikoa egiten. Zeregin horretan guztiz lagungarriak dira Antton Olariagaren marrazki umoretsu eta zirikatzaileak. Idazlearen irudia, familia barruko harremanak, sexua, ekonomia, matxistmoa, erlijio eta politika modu batzuk... dena jartzen du hankaz gora Irigoienek, baita literatura egiteko legeak ere.
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa. |
Tilaa jouluksi viimeistään 27.11.2024. Tuote ei välttämättä ehdi jouluksi.