RAMON SAIZARBITORIAREN LEHEN ELEBERRIGINTZA
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hurrengo urtean Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratiko oposizioak gainditu zituen. 2008an doktore titulua lortu zuen Euskal Filologia arloan Euskal Herriko Unibertsitatean. Literaturari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Zeruko Argia, Susa, El Diario Vasco, Oh! Euzkadi, Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Garziarena, Eganeta Hegatsegunkari eta aldizkarietan. Horrez gain, liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996) eta Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001).
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa. |
Tilaa jouluksi viimeistään 27.11.2024. Tuote ei välttämättä ehdi jouluksi.