Luis Gonzalez-Carvajal, Madrileko elizbarrutiko apaiza, Instituto Superior de Pastoral-eko irakaslea eta egilea, beste lanen artean, hauena: Esta es nuestra fe (13. ed.) Evangelizar en un mundo postcristiano (2. ed.) eta Ideas y creencias del hombre actual (4. ed.). Egunero esaten dugu Gure Aita: «Santu izan bedi zure izena». Eta ongi egiten dugu hori eskatzean, Jainkoa baita gizakien hitzetan pisuena. Ez dago deitoratuagorik, moztuago eginik. Gizakien belaunaldiek urratu egin dute hitza beren alderdikeria erlijiosoekin; Jainkoa dela eta hil egin dute eta hil egin dira; gainean darama atzapar guztien aztarna eta guztien odola. Ulertzekoa da zenbaitek iradokitzen dutena: «geroko gauzez» aldi batean isilik egoteko, hitz gaizki erabiliak berreskura ahal ditzagun. Baina horrela ezin daitezke berreskura. «Jainko» hitza ezin dugu araztu ezta bere osotasunera bihurtu ere; alabaina hau egin dezakegu: desohoratua eta hebaindua dagoelarik, lurretik altxatu eta zutik jarri, gutxienez ordu betez, konturik handienaz. Hori da liburu honen xedea: «Jainko» hitzaren gainean mendeetan zehar metaturiko zikinkeriatik pixka bat kentzea. Hala ere, Jainkoaren izena egiaz arazteko honako hau baizik ez da eraginkorra: gaurgero fededunen praxi berri batek «Jainko» hitza elkar dezala esperientzia positibo eta askatzaileekin. Jainkoari buruzko gogoeta teologikoa baliagarria izan daiteke kristauen praxi berri horri norabide zuzenean aurrera eragiteko.