Neolitikoan hasten den eta 2050. urtean amaitzen den idazlan honek, historia, politika eta sexua nahasten ditu, sorreran Euskal Herria gertaera akzidental bat izan zela proposatuz, baina, halaber, 2050. urtean independentzia lortuko duela aldarrikatuz -jakina, inork espero ez duen moduan. Euskal Herrian egun nagusi den errealismo serio eta nihilistaren aurka, Gabilondok ironia, kritika, barrea, irakurtzeko plazera eta guztiok barnean daramatzagun desira eta pasiorik indartsu eta ilunenak inbokatzen ditu. Emaitza: irakurleak barre eta negar egiten duelarik, Euskal Herriko historia eta politika zortzi ikuspuntu eta estilo erabat berritatik sofistikazioz irakurriko ditu zortzi ipuinetan. Umberto Eco, Carvalho, Pedro Paramo, The Clash, Julio Cortázar, Anne Rice, eta Jonatahn Swift nahasi, ondo astindu eta jela apur batez liburu bakar batean zerbitzatzen dizkigu Gabilondok. Honako pertsonaiak ere azaltzen dira liburu lehergarri, intelektual, eta barre-eragile honetan: Arzallus, Angelina Jolie, Guggenheima, XVI. mendeko euskal idazle shakesperear bat, Shakespeare bera, banpiroak, Japongo mafia/yakuzak, Joseba Lakarra, Patxi López, Venezuelako selba, Tarifako bi etorkin, British Museumeko liburuzainak, lamiak, Banco Guipuzcoanoko langile bat, Lope de Agirre eta Txinako uyghurrak.