NAZIOAREN HONDARRAK. EUSKAL LITERATURA GARAIKIDEAREN HISTORIA POSTNAZIONAL BATERAKO HASTAPENAK
Artikulu bilduma honetan, Joseba Gabilondok XX. mendeko euskal literaturaren historizazio berri eta sintetikoa ematen digu. 1898-1992 arteko euskal literaturak helburu nagusi bat du: alegoria nazionala euskaraz idaztea, alegia, euskal nazioa errepresentatzea. Alegoria nazionalak bere buruketa Bernardo Atxagaren Obabakoak-en ezagutzen du (1988) eta, horregatik, aldi honetako euskal literatura, zentzu estriktoan, nazionalista da. 1992tik aurrerako literaturak helburu nazionalista alde batera uzten du eta, normalizazio politikoak eta merkatu globalizatuak urratzen duten eremu berrian kokatzen delako, gizabanakoaren ni-a errepresentatzeari atxikitzen zaio. Horregatik, 1992 osteko literatura hau postnazionala dukegu ?askotan aldi nazionalistarekiko nostalgiaz idazten bada ere.
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa. |
Tilaa jouluksi viimeistään 27.11.2024. Tuote ei välttämättä ehdi jouluksi.