Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarribezainbat jakingarri izateaz gain hizkuntza, kultura eta ondareariburuzkoak, gehien bat, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografianmaila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da, orobat edukieidagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak.Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria.Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egondiren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetanpausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste,garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeudensineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohiduen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun etaberri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egotearidagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko manerareneta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran nonherri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabideankokatzen den.Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai,beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain memoriarik gabe ez dagobizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere, gaurkojendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gakoizan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitateatrinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateakohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Guregaraiko gizarte teknologikoan ere bai.Herri-kulturari buruzko lanek, maiz, esplizituki egin ohi dutenekarpenaz gain, loturan daudekeen jakintzak ere atxiki ohi dituzte.Liburu hau horietarikoa da.