«Erreformisten proposamenei erantzuna emateko hasi zen FriedrichEngels 1872an esku artean ditugun artikulu hauek idazten.Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlbergmedikuak idatzitakoei erantzun nahi zien. Engelsen aburuzetxebizitzaren arazoa ez zen konponduko kooperatibistek, higienistekedota burgesiak haien txostenetan proposatzen zituzten neurriekin,arazoa ekoizpen-modu kapitalistan errotuta zegoen. Neurriek ez zutenjabetza pribatu kapitalista zalantzan jartzen eta horixe zen, hainzuzen ere, arazoaren funtsa. Alegia, langileek haien lanarekinekoizten zuten aberastasun soziala kapitalisten eskuetan geratzen zen. Horregatik, ekoizpen-modua deuseztatu arte etxebizitzaren auzia(elikagaien auzia bezala) ez zen ebatziko.»
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 2-3 viikossa |
Tilaa jouluksi viimeistään 27.11.2024