Bazen behin batean Mila Dorreko Erresuma zeritzon erresuma bat. Ea zergatik? Ba horrexegatik, erresuma hartako errege-erreginak bizi ziren gazteluak mila dorre zituelako, ez bat gehiago, ez bat gutxiago. Baziren han sekulako dorretzarrak kiribilka hodeietaraino iristen zirenak eguzki belarrak ziruditen dorre txiki birakariak, eta dorre lodi sendoak, ibaiko zurrunbiloak bezala zirimolatzen zirenak... Gaztelu bikaina zen benetan, eta, halere, errege eta erregina oso triste zeuden. Ea zergatik?
Tilaustuote | Arvioimme, että tuote lähetetään meiltä noin 1-3 viikossa.