Denok dugu gurariren bat. Zuriñek beltza izan nahi du, bere auzunera etorri berri den neskatila hori bezain beltza. Agian bere ikasgelara etorriko da. Horregatik bera eta bere familia ezagutu nahi ditu, bere laguna izan nahi luke eta bere ametsak hari kontatu.