Ikasminak Haur Hezkuntzarako duen Eragin matematikari proiektuarenbidez, haurrek pentsamendu logikoa garatuko dute, eta bizipenak,manipulazioa eta talde-lana ardatz hartuta, oinarrizko kontzeptumatematikoak ikasiko dituzte, honako eduki-multzo hauekin lotuta:Objektuen geometria eta propietateak, Neurriak eta espazio-denborazkoerlazioak, Logika eta problemen ebazpena, eta Zenbakiak eta kalkulua.Hona hemen Eragin matematikari proiektuaren helburuak: Ikastea guztion eskura egotea. Jarduerak dibertsifikatzen ditugu, ikasteko erritmoeta estilo desberdinei erantzuteko. Ikasle guztiak protagonistasentitzea. Ikasleek berek deskubritzen dituzte kontzeptuak jolasen eta elkarrizketen bidez. Ikastea esperientzia bat izatea. Hainbatdinamika proposatzen ditugu, haurrek beren alderdi soziala etakomunikatiboa esperimentatu eta garatu ditzaten. Ikastea erronka batizatea. Haurren jakin-mina eta errealitatearen analisia sustatzenditugu, hainbat ikuspuntutatik. Beren ikaskuntzaz jabetzea.Metakognizioko estrategiak ezartzen ditugu (zer ikasten duten, nolaikasten duten hobeto, nola sentitzen diren ikasten...). Prozesu osoaebaluatzea. Ikaskuntza-une guztien ebaluazioa errazten dugu (jolasa,hitzez adieraztea eta adierazpen matematikoa). Ikasleek oinarri sendobat eskuratzea. Geroago sortu daitezkeen ulermen eta arrazoiketamatematikoko arazoei aurrea hartzeko aukera ematen dugu.