AZKENEKO ZUHAITZAKHauek dira geratzen zaizkigun zuhaitzak:oraindik erdietsi ez ditugunak. Haien soilguneetan erabakitzen dazein itzal egin gutako bakoitzarengan.Beren modura, gorakako ahotsa dute,aho inguruan eskuak turuta gisara jartzen dituenakegiten duen bezalabere ahotsa zeru-goietan entzun dadineta norbaitek hemen gaudenak zaindu gaitzan. Azkenduak.Zuhaitz orok hildako bat babesten du eta izerdianmantentzen du, bere egiten du eta babesean hartzen, zuhaitz-azalezkoeta orbelezko zoru bat ematen dio.Bizi izan zirenengan atera daitezke onik basoak,esan nahi baita, haiei buruz gordetzen dugun oroitzapenean.Basoak defendatzen dituenak etxea edukiko du pagoaren kolorean.Zuhaitz batzuek lurraren aurrekoak dirudite, haritzaketa haginak baino lehenagokoak, esate baterako,mundua sortu nahi baina ezin izan zuen esku galdu eta hilkor bateansustraituta baitaude.Entzun iezaiezue beren adarretan, ohartarazten digute, aholku ematen.Atsedenaren fruitu guztiak dira.