Marak gauero hitz egiten zuen izarrekin, baita ilargiarekin ere. Gau batean, ilargiaren zilarrezko malko potoloa erori zen Mararen buru gainera eta bihotzean eman zion min. Arazo larria zuten izartegian. Haiei laguntzeko Star misioa antolatu zuen Marak. Zer gertatzen ote zitzaien izarrei eta ilargiari? Lortuko ote zuen Marak haiei laguntzea?