Hilerria okupatzeko deia egiten duen txabola auzoko buruzagi zapuztua, ihesi doakion biziari esku eskuinaz ozta heltzen dion bulegari koitadua, bere lorategian agertu den esku ebakiaren jabearen bila dabilen etxejabe aberatsa, bere marrazkiekin herritarren debozioa pizten duen orratzain gutxietsia, familiaren borondatearen kontra ilargirako bidaia prestatzen diharduen senar goranahia? Horiek eta horrelakoak dira, besteak beste, ipuinotako protagonistak: onberak, fidakorrak, etsi onekoak, erdipurdikoak gehienak; bizimodu arrunteko jende arrunta, halako batean egunerokotasunaren arruntasuna urratzen duen gertaera ezohiko edo ustekabekoren bati aurre egin beharrean suertatzen dena. Eta horiek eta horrelakoak ipuin antologia honetako istorioak, errealitateari ertz berriak ateratzen dizkioten kontakizunak, umore eta ironiaz albainduak, muturrekoak, muturreko egoeran ezagutzen baita ondoen giza izatearen muina.