EREIN Sivumäärä: 136 sivua Asu: Kirja Julkaisuvuosi: 1997, 29.10.1997 (lisätietoa) Kieli: Espanja
Martin Ugaldek hamalau urte zituela lehertu zen gerratea. Esperientzia horrek, gerrate urteak utzitako arrastoak, berebiziko garrantzia du ipuinlariaren imajinarioan. Esperientzia hori du kontagai Hiltzaileak ipuin liburuko Gizerailtza narrazioak, eta beste hainbeste honako Erretiradako trena izenekoak. Horra nola aurkeztu digun A. Lertxundik Ugalderen ipuin autobiografiko hori: Bilbo erortzeko hartan, berriro ihesari eman, eta Santanderrera jo zuten amak eta Martinek, ordurako aita gerrara itzulia baitzen. Santanderreko portuan noiz untziratuko zain egon eta gero, New Castle itsasuntzia hartu, eta Frantziara pasatu ziren ama-semeak. Untziratu aurretik, ordea, bi eskutitz jaso zituzten batera samartsu: anaiarena zen bata, Errusiatik; aitaren berri ematen zuen bigarrenak, Euskadiko Gobernutik igorriak... Sakabanaturik zeuden senideak, harria botatzen zaion haritz abartsuko txoriak izuturik hegabanatzen diren bezala.