EREIN Sivumäärä: 36 sivua Asu: Kovakantinen kirja Julkaisuvuosi: 2011, 13.05.2011 (lisätietoa) Kieli: Espanja
Mitxitxi marriau-Mitxitxi marriau leloa ezaguna da. Aldaketa aunitz ditu bazterretan. Aita Donostiak 1951-n Baztanen hauxe bildu zuen:Mixi marriaukatuak yan nau,aitak il nauamak yan nauarreba ponpoxakpiztu nau.Ipuin luze baten amaiaren hitzak dira. Egiptoko Osiris Jainkoa bere arreba Isisek puskaka bildu, hil-zapian inguratu eta piztu zuenaren antzera, ahozko literaturan aurkitutako mito baten oihartzuna da. Haurra gaztarora aldatzen deneko adierazpen ederraren mezua darama haurtxoaren heriotza.Jose Mari Satrustegi.Gure etxean Arizkunen, betidanik hola ezagutu dut:Mitxitxi marriauKatuek jain hauBiher edo gaurKor, kor, kor, korKor, kor, kor, kor.Ume txikia altzoan jarri, haren eskutxoak hartu eta hitz hauen erritmoan ferekatzen dugu bere aurpegitxoa edo gerena. Jose Mari Satrustegik egindako lanarengatik dakigu gure geografian arras zabaldua dagoen istorioa dela: Luzaiden, Arruazun, Irunen, Baztanen, Urdiainen l965ean, Urdiainen, lelo honek jatorria duen ipuina bildu zuen. Bi lekuko izan zituen eta bakoitzak bere erara moldatu zuen kontakizuna. Nik berriz, beraiek bezala, ipuinaren mamia errespetatzen saiatuz, biak hartu eta nirea egin dut...Begoña Durruty