Mauro Barni; Jordi Herrera Joancomartí; Stefan Katzenbeisser; Fernando Pérez-González Springer-Verlag Berlin and Heidelberg GmbH & Co. KG (2005) Pehmeäkantinen kirja
Nicholas Burger; Noreen Clancy; Yashodhara Rana; Rena Rudavsky; Aimee E. Curtright; Francisco Perez-Arce; Joanne K. Yoong RAND (2013) Pehmeäkantinen kirja
EREIN Sivumäärä: 416 sivua Asu: Pehmeäkantinen kirja Julkaisuvuosi: 2004, 21.06.2004 (lisätietoa) Kieli: Espanja
Joan Perez de Lazarraga (Larrea 1548 (?)-1605). Ez dakigu oraingoz gauza handirik garaikideek El Poeta bezala izendatzen zutenaren bizitzaz. Etorkia Oñatiko Lazarragatarrengan zuela, Araban jaio zela, gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta Elena López de Erdoñana izan zirela, 1567an Madriden izan zela gortean, agian bertan lizentziatu zela, eta Katalina González de Langarikarekin ezkondu zela. Utzi zituela hainbat eskuzkribu, hala nola, Tratado de una Relación... (Madrideko Liburutegi Nazionala, MS 11263/7), non bere familiaren genealogia kontatzen duen. Baita Historia de Alava, eskuzkribu luzea, non moldiztegiratu agiriez ziurtatzen zuen bere historia, galdua dena eta agian bertako parte zen eta hemen aurkezten dugun euskarazko Dianea eta Koplak. Joseba Lakarraren hitzetan, eskuizkribuaren aurkikuntza euskal testu tradizioan eta euskal kulturan oro har, aspaldian izandako ez eze amestutako garrantzitsuena dugula esatean ez da arrisku larririk... Zeren historian zehar izan dugun lehen euskal nobelistaren aurrean baikaude, bere Dianea, -edo gelditzen zaiguna idatzitakotik-, araberaz gazte batek Montemayorrenarenetik buruturiko imitazio laburra delarik. Bestalde, Lazarraga gazteak moldatu zituen Koplak eta beste poemek, garaiko kantutegietako ildotik doazelarik, aurrerantzean kriseilu berri eta distizari baten gisa argituko dute Errenazimenduko Euskal Literatura.