María Isabel Fernández Armijo; José . . . et al. Ucedo Babiloni; Beatriz Vidal Ferrero Oxford University Press España, S.A. (2012) Pehmeäkantinen kirja
EREIN Sivumäärä: 168 sivua Asu: Pehmeäkantinen kirja Julkaisuvuosi: 2017, 08.09.2017 (lisätietoa) Kieli: Espanja
BATXILERGORA HELTZEN DIRENERAKO BI IBILBIDEREN ARTEAN AUKERATU BEHAR IZATEN DUTE GAZTEEK: LETRAK EDO ZIENTZIAK. LETRETAKOA IZAN NINTZEN NI GAZTE GARAIAN ETA SINTAXILARIA, HIZKUNTZALARIA NAIZ ORAIN. LETRETAKOOK FAMA ONIK EZ GENUEN GURE GARAIAN ETA ORAIN ERE, ANTZA, EZ DUGU FAMA HOBERIK. IKASLERIK TREBEENAK ZIENTZIEN ADARREAN OMEN. HIZKUNTZA AZTERTZEARI, EUSKARA, GAZTELANIA, FRANTSESA, INGELESA ETA EZ HORREN HIZKUNTZA EZAGUNAK ANALIZATZEARI ALFERRIKAKOA DERITZOTE BATZUEK ETA BESTE BATZUEK, ASPERGARRI BEZAIN GORROTAGARRIA, MATE, FIS-KIM, TEKNO ETA MARRAZKETA IKASTEN DUTEN IKASLE ASKOK ADIBIDEZ, HIZKUNTZA IKASTERA DERRIGORTUTA DAUDENAK UNIBERTSITATERA JOAN BITARTEAN BEHINTZAT. ALABAINA, HIZKUNTZA AZTERTZEA GAUZA MIRESGARRIA DA, SEKRETUZ BETETAKOA; DESAFIOA EGITEN DIO GURE ADIMENARI –EZ, IKASLERIK TREBEENAK EZ DAUDE ZIENTZIEN ADARREAN NAHITAEZ–; HIZKUNTZA EZAGUTUZ GIZAKIA BERA ERE NOLAKOA DEN ULER DAITEKE, HAURTZAROTIK ZAHARTZARORA BITARTEAN; HIZKUNTZA BERRIAK SOR DAITEZKE, HIZKUNTZA NAHASTURAK EGIN DAITEZKE, PIDGINAK DERITZE, ETA EUSKALDUNOK ISLANDIERA-EUSKARA PIDGINA IZAN GENUEN BEHINOLA; PIDGINETIK KREOLERA SOR DAITEKE, HAWAIIN SORTU ZEN BEZALA; HIZKUNTZA BIZIAK HIL EGIN DAITEZKE (EUSKARA BERA, TENTUZ EZ BAGABILTZA), EDO HOBETO ESANDA, NAHITA AKABATU; PULP FICTION FILMEAN, VINCENT VEGA ETA JULES WINNFIELD GANGSTERREK DARABILTEN HIZKERA EZ DA BBC-KO ESATARIEN HIZKERA BERA, EZTA EUSKAL HERRIKO GAZTEENA NAHITAEZ EUSKARA ESTANDAR ETA JASOA; ESKIZOFRENIKOEN HIZKERAN ANTZEMAN DAITEZKE GAITZAREN ERAKUSGARRIAK; ALZHEIMERRAK AURRERA EGIN AHALA, HIZKUNTZA NARRIATU EGITEN DA, OROIMENAREKIN BATERA, GUZTIZ GALDU ARTE. HIZKUNTZAZ GOGOETA EGITEA EZ DA, BERAZ, ALFERRIKAKO JARDUNA EZTA ASPERGARRIA ERE, ABENTURA IKARAGARRI EDER BAT BAINO. ORRIALDE HAUETARA HURBILTZEN DIREN GAZTEEK ZEIN GAZTE SENTITZEN DIRENEK, IZAN LETRETAKOAK IZAN ZIENTZIETAKOAK, IKUSI ETA BEHARBADA IKASIKO DUTE HORI.